XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez eguizuz billatu guizonen artian, billatu eguizuz Jaungoicuagan.

Guizonen arteco atseguiñac, dira errecachu chiquiyen antzecuac, ceintzuec gueldituten dituzan edocein eragozpenec, eta beste bide batetic yuan eraguiten deutse, eta azquenic pisca baten ibilliric, agortuten dira; baña Jaungoicuac bialduten dituzan gozotasunac dira, goitic bera indarragaz datozan ur corront, ecec guelditu ecin leiquezanac eta euren yatorriya ez da iños agortuten.

¿Gura dozuz goitu sendotasunagaz, Jaungoicuaren serviciyuan batzuetan izan oi dituzun eragozpenac? Zuaz arin oraciñora: oraciñuan aurquitu cituzan Jesusec indarra eta sendotasuna: oraciñuan aurquituco dituzu zuc bere.

ERABAGUIYA.